Partaide kopurua
Espazioa
Azalpena
1. Esku bat atzean ezkutatzen da eta nahi diren hainbat hatz aukeratu.
2. Abesten hasi eta “hementxe zenbat hatz dira?” esatean, jokalari bakoitzak eskuak erakusterakoan azalduko diren hatz kopuru osoaren zenbakia bota behar du.
3. Ondoren eskuak denen aurrera ekarri eta zenbatu egiten dira. Asmatu duen inor balego, huraxe da irabazle.
Kanta
Abestia
Asmazak, asmazan,
Donostiako plazan,
hiru atso omen dira,
hemen zenbat behatz dira?
Haurra: Guk behatza oinetakoei esaten diegu.
Entzun, entzun Iurretan nola diogun.
Asmazak, asmazan, Iurretako plazan, hiru atso omen dira, hementxe zenbat hatz dira?
Haurra: Baionan aldiz eri esaten diogu.
Asmazak, asmazan, Baionako plazan, hiru atso omen dira, hemen zenbat eri dira?