Skip to main content

ARRANTZA JOLASA

Azalpena

  • Arrainak, dordokak etab. egiteko txantiloia kartulina batean kopiatu eta guraizeen laguntzaz moztu.

  • Kartulina zati hauekin beharrezko irudiak egin Eva gomaren gainean eta moztu.

  • Eva goma zatiak bata bestearekin erantsi dagokion bezala.

  • Behin arrainak, dordokak, eta zaborrak eginak ditugula, bakoitzaren puntan klip bat ezarri.

  • Kainabera egiteko arkatz bati artile zati bat lotu eta honen puntan ere klip bat jarri.

Nola jolasten da?

Itsasoan dauden animalia edota gauzak arrantzatu behar dira. Kontuan hartu beharko da arrantzatutako gauza bakoitzaren balioa desberdina izango dela, hau da, irudi bakoitzaren azpian puntuazio bat egongo da (punturik gehien zaborrek edukiko dute, ondoren animalia handiek eta azkenik animalia txikiek). Jolas honen helburua haurren artean ingurumen jarrera egokiak sustatzea izango da.

 

Materiala

  • Eva goma

  • Kartulina

  • Boligrafoa edo errotulagailua

  • Kola

  • Guraizeak

  • Arkatza

  • Artilea

  • Klipak

Close Menu