Skip to main content

ARISTI SALE

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Animazio jolas hau ez dago oso zabalduta, baina oso jolas dibertigarria da eta oso aproposas bai haurrekin bai helduekin egiteko. Guk azaldu dugun aldaera hau Urtxintxa Eskolako Ainhoa Mercero musika irakasleak jaso zuen udalekuetan.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*erritmoa bizkortuz
Abestiaren erritmoa bizkortuz gero, zailago da aginduak huts egin gabe betetzea. Oso dibertigarria izan daiteke gero eta azkarrago kantatzea eta mugimenduak azkarrago egin behar izatea.

Azalpena

1. Jokalari guztiek biribila osatuko dute, erdira begira jarrita. Abesti osoa abesten duten bitartean, mugimendu batzuk egin beharko dituzte:

ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz pausoak eman

ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO: eskuinerantz pausoak eman

TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz 4 pauso eman

TIBO TIBO TIBO: eskuinerantz 4 pauso eman

TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz 4 pauso eman

TIBO TIBO TIBO: dauden tokian hiru salto egin

2. Abestia zazpi aldiz errepikatuko da, baina kantuak aurrera egin ahala, geroz eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte (kantuaren erritmoa ere bizkortu daiteke, nahi izanez gero):

bigarren aldia: eskuetatik elkarri helduta

hirugarren aldia: gerritik elkarri helduta

laugarren aldia: sorbaldetatik elkarri helduta

bostagarren aldia: belarrietatik elkarri helduta

seigarren aldia: hanketatik elkarri helduta

zazpigarren aldia: orkatiletatik elkarri helduta

Esamoldeak

  • BIRIBILEAN:
    Kirrinkiloan, errondan, korroan.
    Adibidez:
    Jolasa hasteko, jokalari guztiak biribilean (kirrikiloan, korroan, errondan) jarriko dira.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko jolasa.
  • Jardura kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
  • Trebetasun funtzionalak:
imitazioa: koordinazio erritmiko orokorra.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Aristi sale sale le tibo tibo tibo

Aristi sale sale le tibo tibo tibo

Tibo tibo tibo

Tibo tibo tibo

Tibo tibo tibo

Tibo tibo tibo

Close Menu