Udalekuak 2023

Hezten-ek kudeatzen dituen udalekuetan lan egin nahi duten pertsona guztiek hainbat atal dituen hautaketa-prozesua igaro behar dute. Hautaketa-prozesua gauzatu ondoren, behin emaitzak argitaratzen direnean, hautagai bakoitzak bere lan poltsako profilean ikusgai izango du bere prozesuaren emaitza eta, horrela, lan eskaintzatako bakoitzean zein postutan geratu den ikusi ahal izango du. Modu honetan, interesekoa zaion lan eskaintza aukeratu ahal izango du.

Hautaketa-prozesuak bi atal nagusi ditu:

1. Curriculumaren baremazioa: lan poltsako datuetan adierazitakoaren bidez egiten dena.
2. Talde elkarrizketa: lan poltsan adieraziko egun eta lekuan (ordua hautagai bakoitzak aukeratuko du) egiten dena.

*Aurreko urteko emaitza mantentzea nahi baduzu, AURTEN EZ DUZU TALDE ELKARRIZKETARIK EGIN BEHARKO eta aurreko urteko emaitza hartuko da kontuan hautaketa-prozesurako.

CURRICULUMAREN BAREMAZIOA, aurrez zehaztutako parametro batzuen arabera egingo da eta hainbat aldagai baloratzeko aukera emango du (aldagai bakoitzak bere puntuazioa izango du): begirale edota zuzendari titulua izatea, heziketarekin harremana duten ikasketak amaiturik izatea, aisialdian izandako esperientzia… Baremazio hau egin ahal izateko, hautagaiak aurkezten duen curriculum hori egiaztatzeko aukera izan behar du Heztenek, izena emateko garaian curriculumarekin batera beharrezkoak diren titulazio eta dokumentazioa aurkeztuta.

Formazioa

Puntuak

Aisialdiko Zuzendari ageria E.H.n
Aisialdiko Zuzendari ikastaroko atal teorikoa E.H.n
Aisialdiko Zuzendari agiria E.H.tik kanpo
Aisialdiko Zuzendari ikastaroko atal teorikoa E.H.tik kanpo

1,5
0,75
0,75
0,35

Aisialdiko Begirale agiria E.H.n
Aisialdiko Begirale ikastaroko atal teorikoa E.H.n
Aisialdiko Begirale agiria E.H.tik kanpo
Aisialdiko Begirale ikastaroko atal teorikoa E.H.tik kanpo

3
1.5
1.5
0.75

Heziketarekin harremana duten unibertsitate ikasketak (amaiturik):
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Pedagogia,… graduak.
Heziketarekin harremana duten lanbide heziketako ikasketak (amaiturik):
Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria, gizarteratzeko goi mailako teknikaria…
Heziketarekin harreman duten LHko edo Unibertsitateko ikasketak egiten

2

1

0.25

4

Aisialdiko eskolek antolatutako espezializazio ikastaroak

0.20

1

Esperientzia

Puntuak

Udaleku itxiak 10 egun baino gehiago
Udaleku itxiak10 egun baino gutxiago
Udaleku irekiak 10 egun baino gehiago
Udaleku irekiak 10 egun baino gutxiago

0.75
0.50
0.50
0.25

4

Aisialdiko taldeko partaide izatea
Aisialdiko egitasmoetan ikasturtea

1

1

*Tokian–tokiko puntuazio gehigarriak egon daitezke (udaleku bakoitzaren  informazio zehatzean zehaztuta daude).


Udalekuetan lan egin ahal izateko derrigorrezkoa izango da hautaketa prozesuan parte-hartzea eta behin hautaketa gaindituta hezitzaileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte ezinbestean udalekuan lan egin nahi badute:

  • Udalekuen aurre formazio eta prestaketa asteburuan parte-hartzea ordu kopuru guztiak betez (honi buruzko informazioa aurrerago zehaztuko da, udalekuaren araberakoa baita).
  • Lan egiteko prestutasuna eta jarrera positiboa erakustea.

Ohar orokor hauez gain, udalerri bakoitzak bere berezitasunak aurkeztu ditzake
hezitzaileak hautatzeko garaian, bai eta hezitzaile haiei egingo zaizkien eskakizunetan
ere.