Kaixo!
Azaroaren 14an praktikaldiaren osteko lana aurkezteko hitzordua izango duzu.
Lana aurkezteko hitzordu honetan, hasteko, praktikaldia non burutu duzun kokatu beharko duzu. Jarraian, egitasmoaren aurkezpena, programazio taula, barne antolaketa eta informazio garrantzitsuena azaldu beharko dituzu. Amaitzeko, ebaluazioaren hausnarketa aurkeztu beharko dituzu.Ahozkoak 10 minutuko iraupena izango du gehienez (15 minututan amaituta izango duzu).
Lana digitalki bidali izanarekin nahikoa da, ez inprimatu. Aurkezpenerako ordenagailua behar baduzu, ez ekarri, guk jarriko dugu. Beste zerbait behar izanez gero jakinarazi mesedez.
Hitzordu bakarra aukeratu!
Hitzordu ezberdinak jarri ditugu. Ahalik eta azkarren ondo datorkizuna aukeratzea gomendatzen dizugu, jendeak aukeratu ahala, aukerak gutxitzen joango baitira. Bikoteka egingo duzuenak ere hitzordu bakarra aukeratu eta bion izen-abizenak jarri.
Aukeratzeko azken eguna azaroaren 11 izango da, 23:59etan.
Aurkezpena BERRITSU LUDOTEKAN izango duzu.
Edozein zalantza edo galdera izanez gero idatzi lasai:
Ainhoa: ainhoa.pinedo@hezten.eus
Izar: izar.agirretxe@hezten.eus
June: june.izagirre@hezten.eus
Ondo izan!