Skip to main content

LANPOLTSA

Lan Poltsa

Heztenen lanean gabiltza uda honetan ere ehunka haur eta gazteek aisialdi hezitzaile baten barnean jolasteko eta gozatzeko aukera izan dezaten: uda ahaztezina izan dadin, lanean ari gara!

Heztenek kudeatuko dituen udalekuetan hezitzaile moduan lan egin ahal izateko, hautaketa prozesu batean parte hartu beharko da.

Horrez gain, udalekuan lan egiteko hautatua izanez gero, hautatua izan den pertsonak udalekuko aurre formazio eta prestaketa egunetan parte hartzeko konpromisoa hartzen du, bai eta kasuaren arabera parte hartzaileekin egingo den egun bateratuan edota informazio bileran parte hartzekoa ere (informazio hau udaleku bakoitzaren informazio zehatzean zehaztua dago).

Eman izena LAN POLTSAN

LAN ESKAINTZETAN JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK:

Hezitzaile hautagaien zerrendan izena emateko honakoa egin behar da:

1.- http://lanpoltsa.urtxintxa.eus estekan sartu. Norbere perfilean sartu (profilik ez baduzu bat sortu beharko duzu) eta bertako datuak berrituta daudela ziurtatu (beharrezko agiriak atxiki beharko dira).  Baremazioak datu horiekin egingo dira.

2.- Lan eskaintza aukeratu: Lan poltsa horretarako lan eskaintza atalean interesekoa zaizun / zaizkizun lan eskaintzak aukeratu.

3.-Lan eskaintza aukeratzearekin batera talde elkarrizketa ordua aukeratu (egokitutako leku eta egunean).
Aurreko urteko nota mantentzea nahi baduzu, AURTEN EZ DUZU TALDE ELKARRIZKETARIK EGIN BEHARKO eta aurreko urteko emaitza hartuko da kontuan hautaketa prozesurako.

* Hautaketako gainerako pausuak ere lan poltsa aplikazioaren bidez gauzatuko dira.

Baremazioak

Close Menu