Skip to main content

HezHiz

HezHiz

Egitasmo honek honako galderen inguruko hausnarketa sustatu nahi du: zerk darama gaztetxo bat hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko hautua egitera? Eta zergatik? Horretako, ikasleekin soziolinguistika oinarriak lantzen ditugu, euskararen eta beste hizkuntzen inguruko gogoeta eta hausnarketa sakonak egin ditzaten.

Hezhiz

Egitasmoaren lehen zeregina euskara erabiltzeko joeran lan egitea da. Horretarako, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratzen ditugu, horrela ikasleen usteetan eraginez eta haien hizkuntza-jokabideak aldatzen hasiz. Hizkuntzen inguruan gogoeta egitea dugu estrategia nagusi, horrela ikasleengan euskara erabiltzeko joera kontzientea sortzen baita. Horrekin guztiarekin batera, sormena ere euskaraz egitea barneratzen dugu egitasmoan, hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoa ere landuz; usteetan eragiteaz gain ikasleen gaitasun eta konpetentziak garatu nahi baitugu.

Egitasmo honen helburuak

  • Euskara erabiltzeko joera lantzea, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratuz. Horretarako, gaztetxoek hizkuntzarekiko dituzten usteak lantzen dira.
  • Hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoan sakontzea, sormena euskaraz bideratuz. Horretarako, gaztetxoek hizkuntzarekiko dituzten gaitasunak lantzen dira.

Beraz, egitasmo honen helburua gaztetxoen uste eta gaitasunetan eragitea da, euskararen erabilera handitzeko.

2 moduluk osatzen dute Lehen Hezkuntzan garatzen den egitasmoa eta, DBHkoa, berriz, 4 modulutan. Guztion parte-hartzean eta talde dinamikan oinarrituta egiten da lan. Hezhiz egitasmoa ikastetxetik kanpo ere gara daiteke.

Saio hauen dinamizatzaileak gazteak dira, aisialdiko programetan esperientzia dute, heziketarekin lotutako formazioa dute, hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko aparteko arazorik ez dute eta gaztetxoen partehartzea errazten eta dinamizatzen trebeak dira.

Nori zuzenduta dago?

LH-DBH ikasleak.

Bezeroak

Udalak, Ikastetxeak, Guraso Elkarteak, Euskara Taldeak.

Close Menu