Azalpena
-
Bi makilak bata besteari lotuko dizkiogu hariaren laguntzaz, gurutze bat sortuz.
-
Gurutzea zetazko paperaren gainean jarri, eta laukia marraztuko dugu.
-
Marraztutako laukia moztu ondoren, gurutzeari erantsiko diogu.
-
Gurutzearen aldeetako hirutan, neurri bereko hiru hari motz korapilatuko ditugu.
-
Hiru hariak elkartzen diren gunetik beste hari luzeago bat korapilatuko diogu, kometaren heldulekua izango dena, hain zuzen ere.
Materiala
-
Tamaina ezberdinetako bi makil fin
-
Zeta papera edota plastikoa
-
Haria
-
Kola
-
Guraizeak