Skip to main content

COME FOMEAN JOLASTEKO

Azalpena

Brasilen egiten duten Come Fome jokoa eta horretan aritzeko behar den edalontzia prestatuko dugu.

Jarraitu beharreko pausoak hauek dira:

  • Plastikozko edalontzi bat hartu

  • Nahi dugun moduan apaindu: koloretako gometsak itsatsiz, margoekin margotuz…

Eta ondoren, sortu dugun edalontziarekin jarraitu beharreko pausuak honakoak dira (ikus bideoa):

  • Txalo txalo / bat bi hiru / txalo hartu utzi

  • Txalo / hartu alderantziz / aurpegia / ipurdia / pasa / mahaia / utzi

Materiala

  • Plastiko zurruneko edalontzi bat

  • Edalontzia apaintzeko: koloretako papera, tenperak…

  • Kola, zelo…

  • Guraizeak

Close Menu