Azalpena
-
Plastikozko botilari egunkari zatiak itsatsi kolarekin. Jarraian, globo txiki bat puztu eta itsatsi egunkari zatiak globoari.
-
Itsatsi globo txikia plastikozko botilaren ahoari, zeloa erabiliz.
-
Kola ongi lehortutakoan, margotu aurpegia eta gorputza pintzelarekin.
-
Bukatzeko, ilea erantsiko diogu boloari. Horretarako, artilea erabiliko dugu. Egindako bolo guztiak lehortzen utziko ditugu eta, behin lehortutakoan, bola-jokoan jolasten has gaitezke.
Materiala
-
Plastikozko botila
-
Egunkari zaharrak
-
Guraizeak
-
Kola+ura
-
Artilea
-
Pintzela
-
Tenperak
-
Harritxoak (botila barruan sartzeko)