Azalpena
-
Glizerina zati bat pitxar edo edalontzi batean ipini eta minutu batez mikrouhin- labean sartu. Leihatilatik begiratu irakin ez dezan.
-
Urtuta dagoenean, gogortzen hasi aurretik, koloratzaile tantak bota, nahi dugun kolorea lortu arte. Jakizu oinarrizko koloreekin gainontzeko kolore guztiak lor daitezkeela. Koloratzailea ongi nahastu ontzian.
-
Ondoren gustuko usain gozoaren tanta batzuk (dozena bat inguru) gehitu. Nahastu.
-
Nahasketa egindakoan, aurrez prestatutako moldeetara bota. Nahi izanez gero, ukitu pertsonala eman diezaiokegu lore lehorren bat moldeko nahasketan jarriz.
-
Glizerina nahasketa lehortzen utzi gutxienez ordubete (moldeen tamainaren arabera). Behin hotzak eta gogortuak daudela, moldeetatik atera.
Materiala
-
Glizerina
-
Koloratzailea
-
Lurrina edo usain gozoa
-
Moldeak
-
Pitxar edo edalontzi bat
-
Mikrouhin-labea (maria bainutan egin daiteke, nahiz eta denbora gehiago beharko duen urtzeko)
-
Nahi izanez gero, lore lehorrak