Azalpena
Itxurazko trikiti bat egiteko pausuak dituzu hemen.
-
Bukatu dugun tetrabrik ontzi bat garbitu eta ireki.
-
Alde batetik zentimetro bat inguruko tolestura egin, buelta eman eta berriro tolestu. Modu horretan jarraitu guztia tolestu eta hauspoaren itxura hartu arte.
-
Poliespanezko erretilua erditik moztu.
-
Hauspoa erretiluaren zati bakoitzera itsatsi.
-
Erretiluaren alde banatan gometsak jarri botoiak itxuratuz.
-
Erretiluaren alde banatan artilea jarri trikitia besoetatik sartu ahal izateko.
Materiala
-
Tetrabrik bat
-
Poliespanezko erretilu bat
-
Guraizeak
-
Kola
-
Gometsak
-
Artilea