Azalpena
Trapuzko panpina bat egiteko pausoak dituzu hemen. Panpina nahi duzun bezala apaindu dezakezu eta garbitzen diren margoak erabiliz gero, behin eta berriz aldatzeko aukera izango duzu.
-
Marraztu sortu nahi dugun panpinaren irudia, errotulagailuarekin, kolore bakarreko oihalaren gainean.
-
Sortutako marrazkiaren kanpotik, hiru zentimetrora, errepikatu aurrez egin dugun marrazkia.
-
Moztu oihala azkena egin dugun marratik hasita.
-
Bi oihal zatiak bata bestearen gainean jarri eta, barrualdean gelditu den marratik hasita, josi. Hala ere, ez josi panpin guztia, utzi 4-5 hatz sartzeko moduko zulo bat.
-
Aurrez egindako zulo horretatik sartu kotoia edo, nahi izanez gero, oihal zatiak, panpina bete eta forma hartu arte.
-
Zuloa josi.
-
Panpina garbitu daitekeen margoekin margotu.
Materiala
-
Kolore bakarreko oihal zati bat
-
Panpina betetzeko oihal edota trapu puskak
-
Garbitu daitezkeen koloretako tenperak
-
Pintzela
-
Haria
-
Jostorratza
-
Guraizeak