Azalpena
-
Lehendabizi, aurpegia estaliko digun borobila moztuko dugu.
-
Ondoren bi zulo egingo dizkiogu, bertatik ikusi ahal izateko.
-
Jarraian, bildu dugun materialari formak emango dizkiogu eta, gehien gustatzen zaigun moduan, maskaran itsasten joango gara.
-
Eta azkenik, bi zulotxo egin goma jartzeko.
Materiala
-
Kartulina, kartoia, egunkari zatiak, oihalak…
-
Guraizeak
-
Kola
-
Goma
-
Boligrafoa edo arkatza
-
Kuterra
-
Plater bat edo biribila marrazteko zerbait