Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Euskarazko goma jolasen artean oso ezaguna da abesti hau. Gomarekin jolasteko ohitura nahiko berria denez, oso abesti gutxi daude euskarazko jatorria dutenak. Batzuetan sokasaltoko abestiak gomarekin jolasteko erabili dira; beste batzuetan, erdarako itzulpenak egin dira. Dirudienez, JENDEA IKUSTEN jolasaren hitzak gaztelaniazko abesti batetik itzuliak dira.
Espazioa
Aldaerak
*binaka
Goman lagun bakarrak jardun ordez, binaka aritzen dira askotan, bakoitza gomaren alde batean jarrita.
Azalpena
1. Bi taldekide gomaren barnean kokatuko dira gomarekin X bat eginez. X horrek bi hutsune sortuko ditu: A hutsunea eta B hutsunea. Beste taldekide batek, abestia kantatu bitartean, goman zehar pasatu beharko du honako mugimendu hauek eginez:
– Eskuineko hanka sartu, eta ondoren ezkerrekoa 2. Ezkerreko hanka atera, eta ondoren eskuinekoa.
– Hori egin ondoren, gomaren beste muturrera abiatuko da, eta gauza bera egingo du B hutsunean
2. Berriro hasierako tokira itzuliko da eta 1, 2, 3 eta 4 mugimenduak errepikatuko ditu abestia bukatu arte. Mugimendu guztiak akatsik gabe eginez gero, abesti osoa berriro errepikatuko da, baina oraingo honetan gomak altuera gehiago duela, hau da, bigarren posizioan: zangarretan. Pixkanaka-pixkanaka, goma gorago jarriz joango da.
Goman lagun bakarrak jardun ordez, binaka aritzen dira askotan, bakoitza gomaren alde batean jarrita.
Esamoldeak
- BETE IZAN
Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honetan goma eusten daudenak.) - HUTS EGIN:
Kale egin, gaizki egin. - GOMA EUSTEKO ERAK:
orkatiletan: lehenengoa
zangarretan: bigarrena
belaunen atzealdean: hirugarrena
ipurdian: laugarrena
gerrian: bosgarrena
besapeetan, galtzarbeetan: seigarrena
lepoan: zazpigarrena
sudur eta belarri parean: zortzigarrena
buru gainean: bederatzigarrena
besoak buru gainean luzatuta: hamargarrena
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
- Jokaera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna, zalutasuna eta arintasuna.
- Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa
Kanta
Abestia
Jendea ikusten dut
hondartzan
neska-mutilak
eguzkia hartzen
pozik ibiltzen dira
ni bitartean bakarrik