Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Aspaldiko goma jolas batean oinarrituta moldatu dute Urtxintxako Amaia Ganzaraian eta Ixiar Igoa hezitzaileek jolas hau. Abestia duten ohiko gomen jolasen egitura bera du; abesti erraz baten erritmoari jarraituz urrats jakin batzuk egin behar dira.
Espazioa
Aldaerak
*mugimenduak zailduz
Aurretik azaldutako mugimenduez gain, beste urrats batzuk egin ditzakegu jolasa zailagoa izan dadin. Horretarako eskuineko hanka A eta B gomen artera pasatuko dugu eta, A goma biribiltzen dugun bitartean, B gomaren gainetik pasatuko dugu; honela A eta B gomekin hiruki bat osatuko dugu. Hiruki honetan egingo ditugu hasierako aldaeran azaldutako mugimenduak.
Azalpena
1. Bi taldekide gomaren barnean kokatuko dira, hankekin gomari eutsiz. Horrela, goma bi aldez osatuta geratuko da: eskuineko aldea (A goma) eta ezkerrekoa (B goma). Beste jolaskideak, banan-banan gomaren gainean eta inguruan mugimendu jakin batzuk egin behar dituzte abestia kantatzen duten bitartean.
2. Honako mugimendu hauek egin behar dira:
* IPURTARGIA PARRANDAN A ZER NOLAKO ITXURA: esaldi honekin A goma bakarrik erabiliko dugu urrats hauek egiteko:
- Eskuineko hanka sartu eta goma hankan kiribildu.
- Ezkerreko hanka eskuineko hankaren aurretik jarri, gomaren barruan sartu eta, hanka honekin gomari eutsiz, eskuineko hankaren atzera eraman, A gomaren gainetik pasatuta.
- Eskuineko hanka A gomaren gainetik pasatu, kanpora aterata (biribilduta helduz beti), eta ezkerreko hankarekin gauza bera egin.
- Eskuineko hanka berriz A gomaren gainetik pasatu eta gomen artera sartu.
- Eskuineko hankako biribildua askatu.
* KATEORRATZA SUDURREAN ETA IPURDIAN TATUAJEA: esaldi honekin mugimendu berak egin behar dira, baina oraingo honetan B goman.
3.Abestiaren beste zatietan urrats berak egin behar dira, baina batzuetan B gomarekin hasiko gara eta A gomarekin, berriz, besteetan.
Aurretik azaldutako mugimenduez gain, beste urrats batzuk egin ditzakegu jolasa zailagoa izan dadin. Horretarako eskuineko hanka A eta B gomen artera pasatuko dugu eta, A goma biribiltzen dugun bitartean, B gomaren gainetik pasatuko dugu; honela A eta B gomekin hiruki bat osatuko dugu. Hiruki honetan egingo ditugu hasierako aldaeran azaldutako mugimenduak.
Esamoldeak
- BETE IZAN
Betetzea, txito izan, zigortua (jolas honetan, gomari eusten daudenak).
Adibidez:
Nor da bete?
Zozketa egin ondoren, Joxepari eta Antoniori egokitu zaie bete izatea.
Beraz, Joxepak eta Antoniok beteko dute. - HUTS EGIN:
Gaizki egin, kale egin, txarto egin (jolas honetan, mugimenduak gaizki egitea).
Adibidez:
Peiok huts egin du, bigarren urratsa gaizki egin baitu.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa
- Jokaera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna, zalutasuna eta arintasuna
- Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa
Kanta
Abestia
Ipurtargia parrandan
a zer nolako itxura
kateorratza sudurrean
eta ipurdian tatuajea
Kilkerra ez da txukunagoa
hau da hau bere piura
tatuajea handiagoa
ez zaio ikusten sudurra
Ipurtargia parrandan
kilkerrarekin dantzan
trikitixa, rock and rolla
hip hop, ska eta txa txa txa