Partaide kopurua
Gutxienez 2
Espazioa
Kalea
Azalpena
1. Klarionaz edo makilaz barraskilo baten itxurako irudia margotu lurrean eta etxetxoetan zatitu behar da.
2. Jokalariak, txingoka, harria pasarazi behar du etxetxoetatik barraskiloaren erdira iritsi arte.
3. Etxetxoen marraren bat ikutuz gero bere izena idatzi eta kanpora joan beharko du.
Kanta
Abestia
Barraskiloaren jokora
jolasteko asmotan,
marraztuz hori lurrean
hasten gara saltoka.
Salto eta salto matxinsalto,
marrak zapaldu gabe,
bestela zuen izenak
idatziko dituzue.
Baliabideak
Harri bat