Skip to main content

LAPIKORA

Partaide kopurua

Gutxienez 4 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Egun euskaraz erabiltzen diren aldaerak gaztelaniazko AL MOTROLLON, AL REBULLON edo AL PELOTON abestietatik datoz. Dena den, Zeraingo SOKASALTO BATERA aldaeraren moduko jolasak (batera salto egitekoak) oso zabalduta egon dira.

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Aldaerak

Zenbait herritan jolas bera egiten dute abestiaren hitzak zertxobait aldatuz:

*motroilora

Jolas bera da, baina LAPIKORA esan ordez MOTROILORA esaten da

*haur pila bat

Urretxun jasotako aldaeran honela abesten dute: Haur pila bat, zenbakia bat Haur pila bat, zenbakia bi… Hitz berak erabiltzen dituzte sokara sartzeko eta sokatik ateratzeko.

*sokasalto batera

Badirudi Zerainen jasotako jolas hau zaharragoa dela. Haur guztiak batera hasten ziren saltoka, eta ondoren zenbatzen hasi eta banaka ateratzen ziren.

Azalpena

1. Bi taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, beste kideak saltoka arituko dira. Abestiak berak esaten du jokalari bakoitzak noiz sartu behar duen sokara, baita sokatik noiz atera behar duen ere.

–         LAPIKORA SARTU LEHENA: taldekide bat sokara sartu eta saltoka arituko da.

–         LAPIKORA BIGARRENA SARTU: beste bat sartuko da eta biak arituko dira saltoka.

–         LAPIKORA HIRUGARRENA SARTU: hirugarren jokalaria sartuko da eta hirurak saltoka arituko dira.

2. Horrela jarraituko dute, jolaskide guztiak sokara sartu arte. Denak batera saltoka ari direnean, abestiaren hitzak aldatuko dira eta jokalari guztiak sokatik aterako dira banaka.

–         LAPIKOTIK IRTEN LEHENA: sartu den lehenengo jokalaria sokatik aterako da.

–         LAPIKOTIK BIGARRENA IRTEN: bigarrena sokatik aterako da.

–         LAPIKOTIK HIRUGARRENA IRTEN: hirugarrena aterako da.

3. Eta horrela jarraituko dute saltoka ari diren guztiak sokatik atera arte edo baten batek huts egin arte. Hori gertatuz gero, berriro hasiko gara, baina oraingoan salto egin gabe geratu direnek hasiera emango diote jolasari.

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: Soka eman
  • HUTS EGIN: Gaizki egin

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa
  • Jarduera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Lapikora sartu lehena

lapikora bigarrena sartu

lapikora hirugarrena sartu

 

Lapikotik irten lehena

lapikotik bigarrena irten

lapikotik hirugarrena irten

Baliabideak

Soka

Close Menu