Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Sokasalto jolas batzuetan elkarrizketak antzezten dira, hemen agertzen den jolasean esate baterako: bi lagunek topo egiten dute, eskua elkarri eman eta zer moduz dauden galdetu diote, eta azkenik elkar agurtu dute. Egun, honelako beste zenbait jolas egiten dira euskaraz: SALTOKA SALTOKA, AITITA ETA AMAMA…
Espazioa
Azalpena
1. Bi lagunek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek ilara batean itxaroten dute. Abestia behin eta berriro errepikatuz arituko dira modu honetan:
– BAT: ilarako lehenengo laguna sartuko da.
– BI: bigarrena sartuko da lehenengo bertan dagoela.
– ONGI: saltoka ari diren biak elkarri eskua emango diote.
– AGUR: lehenengo sartu dena sokatik irtengo da.
2. Abestia berriro errepikatuko da, ilaran dauden guztiak sokasaltoan egin arte.
Esamoldeak
- SOKARI ERAGIN: Soka eman.
- HUTS EGIN: Gaizki egin.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jolasa.
- Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna eta arintasuna.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Bat eta bi
Ongi agur.