Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Gomarekin jolasteko ohitura nahiko berria denez, abesti gutxi daude euskarazko jatorria dutenak. Batzuetan sokasaltoko edo beste haur abesti batzuk erabili izan dira gomarekin jolasteko: Xixupikan agertzen den eta eskola guztietan ezaguna den KILOMETRO BAT abestia adibidez.
Beste batzuetan erdarako itzulpenak egin dira: Urtxintxako lehengo CDROMean agertzen diren JENDEA IKUSTEN eta PIN PAN SUA jolasak adibidez. PLANETAK jolasaren hitzak eta jolasteko modua, Estibalitz Gonzalezek sortu zuen. Ermuko irakasle honek, beste zenbait jolasekin batera, jolas hau Ermuko Anaitasuna Ikastolak argitaratutako “Kantu Jolasak” bideoa argitaratu zuen. Abestia sokasaltoan aritzeko ere erabilgarria da.
Espazioa
Aldaerak
* sokasaltoan
Hemen azaldutako abestia sokasaltoan aritzeko ere erabiltzen da. Abestiaren erritmoa jarraituz salto egin beharko dute haurrek.
Azalpena
1. Bi taldekide gomaren barnean kokatuko dira, hankekin gomari eusten diotela. Beste taldekide batek goma alde batetik bestera zeharkatu beharko du abestia abestu eta honako mugimendu hauek eginez:
– ZENBAT DIREN: Eskuineko hanka sartu eta ondoren ezkerrekoa.
– PLANETAK: Ezkerreko hanka atera eta ondoren eskuinekoa
– EZETZ: Eskuineko hankarekin goma heldu eta beste gomaren gainetik pasa
– JAKIN: Ezkerreko hanka sortu den hirukian sartu
– O(RA)IN: Eskuineko hanka atera
– BERTAN: Ezkerreko hanka atera
2. Hasierako tokira itzultzerakoan 1, 2, 3 eta 4 mugimenduak errepikatuko ditu abestiaren honako bi esaldi hauekin:
– BEDERATZI BIRIBIL (1 eta 2)
– GALDU BARIK HOR DABILTZ (3 eta 4)
– MERKURIO, ARTIZARRA (1 eta 2)
– LURRA, MARTE, JUPITER (3 eta 4)
3. Abestiaren azkeneko zatian mugimenduak aldatu behar dira:
– SATURNO, URANO, NEPTUNO: eskuineko hanka gomaren barrura bi aldiz sartu eta atera, ezkerreko hanka gomatik kanpo dagoela.
– PLUTON URRUN: Eskuineko hanka sartu eta ondoren ezkerrekoa
– ETA AZKEN: Ezkerreko hanka atera eta ondoren eskuinekoa.
4. Mugimendu guztiak akatsik gabe eginez gero, abesti osoa berriro errepikatuko da goma gorago igota, hau da, bigarren posizioan: zangarretan. Honela, pixkanaka-pixkanaka, goma igoz joango da.
Abestia hau sokasaltoan aritzeko ere erabiltzen da.
Esamoldeak
- BETE IZAN:
Betetzea, txito izan, zigortua (jolas honetan, gomari eusten diotenak).
Adibidez:
Nor da bete?
Zozketa egin ondoren, Joxepari eta Antoniori egokitu zaie bete izatea.
Beraz, Joxepak eta Antoniok beteko dute. - HUTS EGIN:
Gaizki egin, kale egin, txarto egin (jolas honetan, mugimenduak gaizki egitea).
Adibidez:
Peiok huts egin du, bigarren urratsa gaizki egin baitu.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa.
- Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa) . Eraginkortasuna: zehaztasuna, zalutasuna eta arintasuna.
- Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.
Kanta
Abestia
Zenbat diren
planetak
ezetz
jakin
o(ra)in
bertan
Bederatzi biribil
galdu barik hor dabiltz
Merkurio, Artizarra
Lurra, Marte, Jupiter
Saturno, Urano, Neptuno
Pluton urrun
eta azken.