Skip to main content

KATEAN

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Harrapaketa jolasen artean kateak osatzekoak oso ezagunak dira. Hemen agertzen diren aldaerak oso zabalduta daude aspalditik eta gaur egungo haurrek erabiltzen dituzte. Izen asko erabiltzen dira, eta izen bakoitzarekin batera arauak zertxobait aldatzen dira, baina oinarrizkoena berdina da toki guztietan. Nafarroako eta Gipuzkoako zenbait tokitan garai batean jolas honi SORGINKE deitzen zioten, eta norbait harrapatutakoan, harrapatutakoak sorgina zela aitortu behar zuen.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*ez atzeratzea
Beste jokoaren berdina da, baina jokalariek ezin dute atzeraka joan. Normalean etxe baten inguruan jolasten da. Harrapatzailea noranzko batera abiatzen da, eta beste guztiak kontrakora.

*katea paretan
Norbait harrapatuz gero, harrapatutakoa pareta ukitzen duela jarriko da. Beste bat harrapatutakoan, lehenengo harrapatutakoari eskua eman beharko dio, kate bat osatuz. Harrapatu gabe daudenek katea osatzen dutenak aska ditzakete katea ukituz gero. Baldintza bakarra, lehenengoa pareta ukitzen egotea. Guztiak harrapatutakoan bukatzen da jolasa. Jokalari asko badira bi edo hiru harrapatzaile izenda daitezke.

Azalpena

1. Harrapaketa jolas honetan taldekide bat harrapatzaile arituko da, eta beste jokalari guztiak harrapatu beharko ditu. Horretarako, oso garrantzitsua da jolas eremuaren mugak aurretik ondo zehaztea.

2. Betetzen dagoenak norbait harrapatuz gero, eskutik helduko dio eta aurrerantzean biek harrapatu beharko dituzte beste jokalariak. Hirugarrena harrapatuta berdina egingo dute: hau da, eskutik heldu eta besteen bila joan. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, kate luze bat osatuko da. Jokoa jokalari guztiak harrapatutakoan bukatuko da, eta lehen harrapatutakoari betetzea egokituko zaio hurrengo txandan.

Beste modu batzuetara ere jolas daiteke. Honako aldaera honetan, jokalariek ezin dute atzeraka joan. Normalean etxe baten inguruan jolasten da. Harrapatzailea noranzko batera abiatzen da, eta beste guztiak kontrakora.

Katea paretara lotuta ere joka daiteke.
Norbait harrapatuz gero, harrapatutakoa pareta ukitzen duela jarriko da. Beste bat harrapatutakoan, lehenengo harrapatutakoari eskua eman beharko dio, kate bat osatuz. Harrapatu gabe daudenek katea osatzen dutenak aska ditzakete katea ukituz gero. Baldintza bakarra, lehenengoa pareta ukitzen egotea. Guztiak harrapatutakoan bukatzen da jolasa. Jokalari asko badira bi edo hiru harrapatzaile izenda daitezke.

Esamoldeak

  • KATEAN (JOLASA IZENDATZEKO ERAK):
    Harrapaketako soka (Berastegi)
    Katean, Kandela, kandeleroka (Basaburua, Etxalar)
    Txintoka (Zeanuri)
    Txopinke (Busturia)
    Soka libreka, preso libreka (Arrasate)
  • Kate hautsia, Atekaka (Goizueta)
    Sarea, Aztenka (Leitza)
  • KATEA PARETAN (ALDAERAREN IZENA)
    Katean (Elgoibar)
    Balea, balen, balera (Leitza, Lizarraga)
    Mimitxorren (Berastegi)
    Sanbelun, Txitxeran, Arpaketan (Basaburuan)
    Ainbiriketan (Aia)
    Almariatxu (Latasa)
    Harrapaketan (Azpeitia)
    Irteketan (Zerain)
    Txirrimist (Lekunberri)
  • HARRAPATZAILEA:
    Bete izan, Atzia, Itsua
  • HARRAPATUTA:
    Kitto (Nafarroan)
  • LIBRATZEA:
    Askatzea
  • ERRE, ERRA
    (jolas eremuaren mugetatik ateratzea)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa: mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (korrika). Eraginkortasuna: lastertasuna eta erresistentzia.
  • Alderdi sozialak: mota mistoko harremana (gizabanakoa-gizabanakoa eta talde motakoa).

Close Menu