Skip to main content

MARI TXIPI

Partaide kopurua

Gutxienez 4 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Jolas hau nahiko berria da. Egun nahiko ezaguna da Euskal Herriko bazter askotan. Jolasteko modua antzekoa da toki guztietan, baina zenbaitetan hitzak ezberdinak dira: Dantza txipi txipi = Horrela txipi txipi (kalean entzunda) Kalean nindoala Mari Txipi ikusi nuen… = Atzo Magila ikusi nuen (Hik Hasi, Haur Jolasen abestiak II.

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Jolas hau talde handi batekin jolasteko oso aproposa da. Jolaskide guztiak biribilean barrura begira jarriko dira. Bat erdian dantzatzen eta biribilketan hasiko da, besteek, txaloka, abestia abesten duten bitartean.

2. MARI TXIPI DANTZATZEN esaldia esaterakoan erdikoa korroko beste norbaiten aurrean jarriko da eta besoak mugitzen hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak errepikatu beharko ditu.

3. BAINA DANTZATU ONDO abesterakoan erdiko jolaskideak bere aurrean dagoena besotik helduko du eta biribil erdian dantzatzen hasiko dira, abestia hasieratik errepikatuz.

4. Erdiko biak, MARI TXIPI DANTZATZEN zatira iristean, beste bi lagunen aurrean jarriko dira, eta, besoak mugituz, DANTZA TXIPI TXIPI DANTZA TXIPI TXO DANTZA TXIPI TXIPI BAINA DANTZATU ONDO dantzatuko dute. Orain erdian bi bikote egongo dira, eta abestia hasieratik errepikatuko da.

5. Gauza bera errepikatuko da biribileko guztiak erdian dantzatzen hasi arte.

Esamoldeak

  • KORROAN: Biribilean, kirrinkiloan, errondan.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko jokoa
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea. Sormena: adierazpen sormena.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Kalean nindoala

Mari Txipi ikusi nuen

eta erakutsi zidan

“Mari Txipi” dantzatzen.

Dantza txipi txipi

dantza txipi txo

danza txipi txipi

baina dantzatu ondo.

Close Menu