Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Goma jolasak nahiko berriak dira, Euskal Herrian badirudi 1950. urtetik aurrera zabaldu direla. Hemen agertzen den jolasa kalean jaso dugu eta oso zabalduta dago Euskal Herri osoan. Honako jolas hau egiteko beste material batzuk erabiltzen ziren lehen, seguru asko, gomak jolas elementu gisa erabili aurretik: sokak, makila luzeak…
Espazioa
Aldaerak
*salto zailagoak eginez
Jolasa zailagoa izan dadin, salto egiteko modua alda daiteke.
Adibidez:
a. aurretik abiadura hartu gabe salto egin
b. begiak itxita salto eginez
c. eskuak gorputzetik aldendu gabe salto eginez
Azalpena
1. Bi lagunek goma orkatilen inguruan jarri eta horrela eutsiko diote. Beste jokalari guztiek gomaren gainetik salto egin beharko dute goma ukitu gabe, Denek pasatzea lortuz gero, gomari gorago eutsiko diote:
1.- orkatiletan
2.- belaunen atzealdean
3.- ipurdian
4.- gerrian
2. Lehenengo lau maila ondo pasatuz gero, goragoko altuerak saiatu beharko dira. Maila hauetan goma hankekin ukitzea onartzen da, Goma altuera handian dagoenean, buruz behera pasatzea ere onartzen da, hau da, eskuak lurrean jarri eta hankekin goma jaitsi ondoren pasatzea.
5.- besapeetan, galtzarbeetan
6.- lepoan
7.- sudur eta belarri parean
8.- buru gainean
3. Norbaitek aipatutako mailaren bat pasatzean huts egiten badu, gomari eusten jarri beharko du eta lehen hala zeudenetako bat aske geldituko da.
Jolasa zailagoa izan dadin, salto egiteko modua alda daiteke: aurretik abiadura hartu gabe salto eginez, begiak itxita salto eginez, eskuak gorputzetik aldendu gabe salto eginez…
Esamoldeak
- BETE IZAN:
Betetzea, txito izan, zigortua (jolas honetan, gomari eusten diotenak).
Adibidez:
Nor da bete?
Zozketa egin ondoren, Joxepari eta Antoniori egokitu zaie bete izatea.
Beraz, Joxepak eta Antoniok beteko dute. - HUTS EGIN:
Gaizki egin, kale egin, txarto egin (jolas honetan, goma ezin saltatzea).
Adibidez:
“Gorkak gaizki egin du, gomaren gainetik salto egin ez duelako”
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: mugimendu eta trebetasunezko jolasa.
- Jarduera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa)
- Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.