Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
ESKUBIDUBIDU jolasaren abestia nahiko ezaguna da Euskal Herriko ikastetxe askotan. Gehienetan ez da erabiltzen txaloka aritzeko jolas moduan, baizik eta gorputzeko atalak lantzeko eskuekin inolako mugimendurik egin gabe.
Espazioa
Aldaerak
*soinuak asmatzen
Eskuen mugimenduak eginez gorputzeko atalak aldatu daitezke eta baita hauei dagokien soinua ere. Oso interesgarria da banan-banan jolaskide bakoitzak gorputz atal bat aipatzea eta atal honen soinua asmatzea.
*txikientzat
Ume txikiek ezingo dituzte esku mugimendu guztiak egin, beraz mugimendu hauek erraztu daitezke, honela: 1.- Txalo. 2.- Izterrak eskuez jo. Gorputzeko atalen mugimenduak eta soinuak mantendu daitezke.
Azalpena
1.Jolaskide guztiak biribilean kokatuko dira besoak alboetara luzatuta dituztela. Abestiaren erritmoari jarraiki eta eskuekin mugimendu batzuk eginez gorputzeko atal bakoitzaren soinuak egin beharko dira: HANKAREN SOINUA…
Honako mugimendu hauek bi aldiz egingo dira esaldi zati honetan:
- Eskuineko eskua behera begira eta ezkerrekoa gora begira daudelarik ondoko jolaskideen eskuak jo.
- Eskuak kanpo aldera jarri ondoren ondoko jolaskideen eskuak jo.
- Norberaren eskuekin txalo egin: …PLOF-PLOF
- Oinekin bi aldiz lurra jo: …ETA ESKUBIDUBIDU.
- Buelta osoa eman eta eskuak buru gainean mugitu.
2. Abesti guztian zehar mugimendu berak errepikatzen dira, baina aipatzen den gorputz-atalaren arabera soinuak eta soinuei dagokien keinua aldatzen dira:
- Eskuaren soinua, PLAS-PLAS: bi txalo.
- Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF eta PLAS-PLAS egin behar da. Hau da, lehenengo hankaren soinua egin eta ondoren eskuarena.
- Belarriaren soinua, TILIN-TALAN: belarriak ukitu. Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF, PLAS-PLAS eta TILIN-TALAN egin behar da. Hau da, lehenengo hankaren soinua egin, ondoren eskuarena eta azkenik belarriena.
3. Gauza bera egin behar da gainerako gorputz atalekin:
- Begien soinua, TIK-TAK: begiak ukitu.
- Sudurraren soinua, MOK-MOK: sudurra heldu.
- Ahoaren soinua, AAAAH: ahoa ireki eta ezpainak ukitu.
- Ilearen soinua, ZZZIIII: ilea eskuarekin ukitu.
- Ipurdiaren soinua, BOIN-BOIN: ipurdia alde batera eta bestera mugitu.
- Eskeletoaren soinua, KROK-KROK: gorputz guztia mugitu, besoak aurrera luzatuta jarrita.
4. Bukaeran soinu guztiak jarraian egin beharko dira, baina pixkanaka erritmoa mantsotuko dugu, eskeletoaren soinua eginez gelditu arte.
Eskuen mugimenduak eginez gorputzeko atalak aldatu daitezke, baita hauei dagokien soinua ere. Oso interesgarria da banan-banan jolaskide bakoitzak gorputz atal bat aipatzea eta atal honen soinua asmatzea.
Ume txikiek ezingo dituzte esku mugimendu guztiak egin, beraz, mugimendu hauek erraztu daitezke, honela: 1.- Txalo. 2.- Izterrak eskuez jo. Gorputzeko atalen mugimenduak eta soinuak mantendu daitezke.
Esamoldeak
- HUTS EGIN:
Gaizki egin (mugimenduak ondo ez egitea). – KORROAN: Biribilean, kirrinkiloan, errondan.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumen, mugimendu eta trebetasunezko jolasa.
- Jokaera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: eraginkortasuna: trebetasuna eta kontzentrazioa.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Hankaren soinua PLOF-PLOF
hankaren soinua PLOF-PLOF
Hankaren soinua PLOF-PLOF
eta eskubidubidu PLOF-PLOF
Eskuaren soinua PLAS-PLAS
eskuaren soinua PLAS-PLAS
eskuaren soinua PLAS-PLAS
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS
Belarriaren soinua TILIN-TALAN
belarriaren soinua TILIN-TALAN
belarriaren soinua TILIN-TALAN
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN
Sudurraren soinua MOK-MOK
sudurraren soinua MOK-MOK
sudurraren soinua MOK-MOK
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK
Begien soinua TIK-TAK
begien soinua TIK-TAK
begien soinua TIK-TAK
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK
Ahoaren soinua AAAH
ahoaren soinua AAAH
ahoaren soinua AAAH
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH
Ilearen soinua ZZZIIII
ilearen soinua ZZZIIII
ilearen soinua ZZZIIII
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH ZZZIIII-ZZZIIII
Ipurdiaren soinua BOIN-BOIN
ipurdiaren soinua BOIN-BOIN
ipurdiaren soinua BOIN-BOIN
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH ZZZIIII-ZZZIIII BOIN-BOIN
Eskeletoaren soinua KROK-KROK
eskeletoaren soinua KROK-KROK
eskeletoaren soinua KROK-KROK
eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH ZZZIIII-ZZZIIII BOIN-BOIN KROK-KROK