Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Jolas honetako pertsonaia, Juana Joxepa Tronpeta, aspaldiko korro jolas batean agertzen da. Egun oso ezaguna den A LA KINKIRRINERA abestiaren lehenengo zatian agertzen da emakume honen izena. Zerainen jasotako aldaeran, haurrek honela abesten zuten, biribilean jarrita: “Juana Joxepa Tronpeta jarri belauniko, Jesukristo baratzan, aitatxo, amatxo, zabureri, gutxi, gutxi, gutxitxo. “A la kinkirrinera a la saburrera, ‘Mirentxu’ plaza berriko jira beste aldera” . Saran, Aramaion, Muxikan, Zeanurin eta Donostian antzeko aldaerak aurkitu dira. Guk sortutako aldaera honetan Juana Joxepa Tronpeta baratzetik eta Plaza Berritik atera dugu, munduan zehar bidaia egiteko. Jolasak beste bidaia jolas batzuek duten oinarri bera du: gidari batek abestu egiten du eta taldeak ernatzun edo errepikatu egin behar du. Normalean, autobusetan egiten diren bidaietan egiteko oso aproposak dira honelakoak. Euskaraz honelako abesti eta jolasak nahiko berriak dira, adibidez, SARDINA BAT eta MAITEK PIXA EGIN DU.
Espazioa
Aldaerak
*zutik
Zutik jolasten bagara, leloa abesterakoan bestelako mugimendu batzuk egin ditzakegu.
Adibidez:
HEMENDIK HARA MUNDUARI JIRA BIRA: bueltak eman, besoak altxatuta.
JUANA JOXEPA (Antxonek) BILA DEZALA: saltoka egin, txalo jotzen dugun bitartean.
Azalpena
1. Animazio jolas honetan gidari batek abesten duenari beste guztiek erantzun behar diote eta mugimendu erraz batzuk egin behar dituzte, gainera. Abestiak bi zati ditu: bertsoa eta leloa. Kantak Juana Joxepa Tronpeta pertsonaiak munduan zehar bizi izandako abenturak kontatzen ditu.
2. Bertsoa aldakorra da. Lehengo bi esaldiak beti errepikatzen dira baina hirugarren eta laugarren esaldiak aldatu egiten dira. Bertsoak asmatzea da jolas honen zatirik dibertigarriena; beraz, gidari bakoitzak ahalik eta bertsorik dibertigarriena asmatu beharko du.
3. Leloa ez da aldatzen. jolaskide guztiek batera abesten dute
4. Azkeneko esaldian aipatzen den jokalariak hurrengo bertsoa abestu beharko du. Beraz, izen hori aldatu egiten da. Gainera, esaldi hauek abesten ditugun bitartean mugimendu batzuk egin beharko ditugu. Eserita bagaude, honako mugimendu hauek egin daitezke:
HEMENDIK HARA MUNDUARI JIRA BIRA: besoak altxatu eta alde batera eta bestera mugitu
JUANA JOXEPA (haurraren izena) BILA DEZALA: txalo jo
Zutik jolasten bagara, leloa abesterakoan bestelako mugimendu batzuk egin daitezke. Adibidez:
HEMENDIK HARA MUNDUARI JIRA BIRA: bueltak eman, besoak altxatuta.
JUANA JOXEPA (haurraren izena) BILA DEZALA: saltoka egin, txalo jotzen dugun bitartean.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: Entzumenezko jokoa
- Jokaera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
- Trebetasun funtzionalak: imitazioa: rolen eta ekintzen erreprodukzioa
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana
Kanta
Abestia
Juana Joxepa Tronpetak
hartu zuen bizikleta
gelditu zen Goizuetan
dantzatzen biribilketa.
Edo
gelditu zen Manhatanen
zortzi hanburgesa jaten.
(bertsoaren bigarren zatia gidariak asmatu egin behar du)
Leloa:
Hemendik hara
munduari jira bira
Juana Joxepa
(haurraren izena) bila dezala