Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Mahai jolas hau oso ezaguna da hizkuntza guztietan. Scatergories jokoan oinarrituta dago eta izen honekin saltzen da merkatuan. Euskaraz AEK elkarteak argitaratu du, beste joko batzuekin batera.
Espazioa
Aldaerak
*hitz multzo gutxiagorekin
Jolasa errazagoa izan dadin nahi izanez gero, hitz multzo gutxiago (4, 5,6…) erabil daitezke. Horrela, lasterrago bururatuko zaizkigu multzo bakoitzeko hitz bana eta jolasak bizitasun handiagoa hartuko du.
*taldeak
Banaka jolas egin ordez taldeka aritzea oso dibertigarria izan daiteke. Hitzen zerrenda taldeka egin beharko litzateke. Modu kooperatibo honetan, bestalde, errazagoa da zerrenda osatzea.
Azalpena
1. Jolaskide bakoitzak orri bat eta idazteko arkatza edo boligrafoa hartuko du. Denen artean zortzi hitz multzo aukeratuko dira eta jolaskideek beren orrietan idatziko dituzte. Adibidez: pertsona izenak, ugaztunak, koloreak, herriak, janariak, zuhaitzak, ibaiak, mendiak…
2. Jokalari batek hizki bat ozen esango du eta orduan denek idatzi beharko dituzte hizki horrekin hasten diren zortzi hitz. Hitz horietako bakoitzak aurretik aukeratutako multzo batekoa izan beharko du. Adibidez, U hizkia aukeratuz gero, honako hitz hauek idatz daitezke: Unai, Untxia, Urdina, Urruña, Urrak, Urkia, Urdaibai, Uzturre…
Norbaitek hitz multzo bakoitzeko hitz bana idatzi orduko, KITTO HITZ! oihukatu du eta harrezkero gainerako jolaskideek ezingo dute beste ezer idatzi beren zerrendetan.
“Kitto” oihukatu duen lagunaren hitzak begiratu behar dira lehenik. Hitz bakoitzeko hamar puntu irabaziko ditu, baina beste jokalariren batek hitz bera idatzi badu, hitz horrek soilik bost puntu balioko du.
5. Jolasa errepikatzen da, baina beste hizki batekin. Ehun puntu lortzen dituen lehenengo jokalariak irabaziko du.
Jolasa errazagoa izan dadin nahi izanez gero, hitz multzo gutxiago (4, 5,6…) erabil daitezke. Horrela, lasterrago bururatuko zaizkigu multzo bakoitzeko hitz bana eta jolasak bizitasun handiagoa hartuko du.
Banaka jolas egin ordez taldeka aritzea oso dibertigarria izan daiteke. Hitzen zerrenda taldeka egin beharko litzateke. Modu kooperatibo honetan, bestalde, errazagoa da zerrenda osatzea.
Esamoldeak
- ASMAIZU: Jolasaren izena izendatzeko beste modu bat
- KITTO HITZ! (norbaitek amaitu duela adierazteko): GELDI, DENBORA.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: hiztegi jokoa.
- Jokaera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua (hitzak esan).
- Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.