Skip to main content

XANGO-MANGO

Partaide kopurua

2

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Helduak haurra izterren gainean jartzen du eta kantaren erritmoan mugitzen du gora eta behera.

2. PUTZURAKO esatean bi besoekin haurra airera jasotzen du.

3. eta RAKO, RAKO, RAKO!rekin batera haurra mugitzen du erritmo bizian. Putzura botatzeko keinua ere egin daiteke.

Abestia

Xango-mango,

haur hau nongo?

Ona bada, guretzako.

Eta gaiztoa bada,

putzurako, rako, rako, rako!

Close Menu