Partaide kopurua
2
Espazioa
Edozein
Azalpena
Haurrari hasieran kilimak egin eta ondoren aurpegiko bere atalak ukituko ditugu etxe batekin parekatuz:
– Teilatua-ilea
– Lehioak-begiak
– Atea- ahoa
– Txirrina-sudurra
Abestia
Gorputzean gora goaz
poliki poliki
begira hor aurpegian
dagoen etxea
goian dago teilatua
beherago leihoak
atea irekitzeko
erabili txirrina.
Txirrin txirrin,
txirrin txirrin.