Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Imanol Urbietak asmatutako abestia erabiltzen da jolas honetan eta oso ezaguna da Euskal Herriko ikastexe askotan. Abesti honekin jolasteko era ezberdin asko aurkitu ditugu: eserita, zutik, txaloka, gomarekin… eta adin guztietako haurrei egokitutako aldaerak daude.
Espazioa
Aldaerak
*ume txikiekin
Ume txikiek izterrak eskuez jo ordez, abestia txaloka abestu dezakete. JEI! esaterakoan tokiz aldatzea zaila bada, besoak altxatzea nahiko izan daiteke.
*tokiz erabat aldatuz
JEI! esaterakoan eskuinerantz edo ezkerrerantz toki bat aldatu beharrean, edozein tokitan eseriz egin. Jolasteko beste modu bat:
Lehengo aldia: JEI (edo BAT) esan eta toki bat eskuinerantz mugitu. Bigarren aldia: JEI, JEI (edo BAT, BI) esan eta eskuinerantz bi toki mugitu.
Hirugarren aldia: JEI, JEI, JEI (edo BAT, BI, HIRU) esan eta eskuinerantz hiru toki mugitu. …
eta abar.
Azalpena
1. Jolaskide guztiak lurrean edo aulkietan biribil bat eginez eseriko dira. Abestia abesten duten bitartean, eskuekin izterrak jotko dituzte.
Lehendabizi, bakoitzak bere izterrak joko ditu: eskuineko eskuarekin eskuineko izterra, eta ezkerreko eskuarekin ezkerreko izterra.
Hurrengoan, eskuineko eskuarekin, gure eskuinean daukagunaren ezkerreko izterra joko dugu, eta ezkerreko eskuarekin gure eskuineko izterra.
Ondoren, berriro ere, gure eskuineko eskuarekin gure eskuineko izterra joko dugu, eta ezkerreko eskuarekin ezkerreko izterra.
Azkenik, gure eskuineko eskuarekin gure ezkerreko izterra joko dugu, eta gure ezkerreko eskuarekin, berriz, gure ezkerrean daukagunaren eskuineko izterra joko dugu.
2. Mugimendu horiek errepikatzen jarraituko dugu abestia bukatu arte. Orduan besoak altxatuz “Jei!” esango dugu, eta zutitu eta eskuinean dugun aulkian eseriko gara.
Hori egin ordez honako aukerak ere badaude:
Tokiz erabat alda gaitezke, edozein tokitan eseriz.
Lehen aldian, “Jei!” edo “Bat” esan daiteke eta eskuinerantz toki bat aldatu. Bigarren aldian, “Jei, Jei!” edo “Bat, bi” esan eta eskuinerantz bi leku mugitu…
3. Abestia behin eta berriro errepikatuko dugu, geroz eta azkarrago.
Abesti honekin jolasteko era ezberdin asko daude: eserita, zutik, txaloka, gomarekin… Ume txikiekin jolastuz gero, izterrak eskuekin jo ordez txalo egin daiteke eta lekuz mugitzea zaila bada, besoak altxatzea nahikoa izan daiteke.
Esamoldeak
- KORROAN:
Biribilean, kirrinkiloan, errondan. - GAIZKI EGIN:
Huts egin.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko jokoa.
- Jarduera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
- Trebetasun funtzionalak: imitazioa: erritmo-eskua koordinazioa
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Kote kote kote kote
abes(tu) dezagun txaloka
Kote kote kote kote
abes(tu) dezagun txaloka, jei!