Guraso agurgarriak:
Irungo Udaleko Euskara Arloak, Irungo ikastetxeek eta Gipuzkoako Urtxintxak berriz ere “FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea” egitasmoa martxan jarri dugu.
Parte hartzeko baldintzak:
- 2-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia irundarrak izan.
- Familian euskaraz hitz egiteko gogoa.
- Izena ematea azaroaren 6a baino lehen.
Azarorako bi tailer hauek eskainiko dira:
Yoga (2-12 urte bitartekoentzat):
Noiz: azaroaren 10 eta 12an
Ordutegia: 17:30-19:00
Non: El Pilar ikastetxean (Arantzateko jauna, 1) / Iraun Haur-eskolan (Compostela, 1)
Esperimentatuak diren yoga irakasleekin yoga-hitz ezberdinak ikasi eta jolasen bidez postura ezberdinak egingo ditugu giro goxo eta erlaxatuan.
Haur eta nerabeen eskubideen aldeko astea (2-12 urte bitartekoentzat)
Noiz: azaroaren 17,18 eta 20an
Ordutegia: 17:30-19:00
Non: Dunboa (Martxoak 8 kalea, 1)
Azaroaren 20an Haur eta Nerabeen eskubideen aldeko egun internazionala dela eta, jolas eta dinamika ezberdinak burutuko ditugu gaiaren inguruan. 20ean festa txiki bat egingo dugu eguna ospatzeko.
[/spb_text_block] [spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]
Error: Contact form not found.
[/spb_text_block] [/spb_column] [spb_column width=”1/1″ el_position=”first last”] [/spb_column]